XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

24-an eta 25-an: Baiona inguruko buraso zenbeit.

Paueko jaun batzu.

26-an: Protetantekin har-emanetan ari diren Frantzia hego-aldeko apezak.

Bertzalde, badire frango bederazka etorri direnak, beren sinestearen barnatzeko.

Auzo-herrietako neskatx eta mutiko batzu bildu dire 18 arratsean, beren arteko fededun batasun bat munta zezaketenez ikusteko.

Iraila izan edo ez izan, gure bizia beti berdintsu: otoitz eta lan, lan eta otoitz.

Haatik, on da batzutan, egiteko guziak utzirik, mendi gainetarat elgarrekin igaitea.

Hogoi-ta lau lagun abiatu gare, Irailaren 6-an, goiz goizetik: Bidarraiko xoko ederrerat joan eta handik errekaz ta mendi-lepoz Amaiur-ko herrixka polliterat.

12-an aita Abadea joaten zitzaikun, berriz, Erromarat.

Hamar egunez bildu dire han mundu guziko aita Abadeak.

Beneditano-etxe guzien Abade-nausi berri bat hautatu dute: berroigoi-ta zortzi urteko alemana.

Biltzarreko berrehun-ta hamahiruak izan dire Aita Sainduaren ikusten; eta hunek besoak zabalik: Zuen beharra badu mundu berriak: gero-ta geiago izan otoitzeko gizonak!.